city
Donostia urdina da, eta berdez inguratua dago. Ospetsua da, batez ere, maskor perfektuaren itxura duen badiagatik: hiru hondartza handitara helarazten du itsasoa, eta, erdian, koroa balitz bezala, uharte bat du, non hegoaldera begiratzen duen Euskadiko hondartza bakarra baitago.
Premium Esperientziak
Donostia
bakarra.
Donostia, bakarra munduan dio Donostiako Martxak, 1861ean konposatu zenak eta urtero urtarrilaren 20an donostiar irrikatsuek abestu ohi dutenak. Hiriaren definiziorik onena ematen dute hitz horiek. Hiru hitz, hiriaren berezitasun zoragarria adierazteko.
Donostiako historian eta bizimoduan sumatzen da berezitasun hori. Horren erakusgarri dira, besteak beste, hiriko arrantzale-portua —piraten sorlekua izan zena— eta Belle Époque estiloko arkitektura.
Urdina eta
berde.
Donostia urdina da, eta berdez inguratua dago. Ospetsua da, batez ere, maskor perfektuaren itxura duen badiagatik: hiru hondartza handitara helarazten du itsasoa, eta, erdian, koroa balitz bezala, uharte bat du, non hegoaldera begiratzen duen Euskadiko hondartza bakarra baitago.

Tradizioa eta
abangoardia.
Sukaldaritza tradizionala eta abangoardiakoa bizikide dira Donostian. Izan ere, munduko Michelin izarren kontzentraziorik handiena dago bertako jatetxeetan. Nazioarteko Zinemaldia antolatzen du urtero, jazz musikako izarrik onenak hartzen ditu udaro eta artea eta kultura harrotasunez erakusten ditu bere kale eta
museoetan.
Donostiara etortzen zarenean, haren edertasunaz gozatuko duzu, eta, pixkana-pixkana, kultura eta bizimodu ona maite dituen hiri honetan murgilduko zara.

Plazer
txikiak
Argazki gehien egin zaien munduko hirietako bat da Donostia, eta aukera asko eskaintzen dizkio bisitariari. Baina plazer txikiak bizitasun handiz dastatzera gonbidatzen duen hiri honen esentzia ezagutu nahi baduzu, hemen azalduko dizugu sekretua.
Premium esperientzien katalogo osoa deskargatu