Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari

Hala ere, hiriaren xarmaz harago, badira ezagutu beharreko hainbat eta hainbat harribitxi. Urrutira joan gabe, kostaldetik mendebalderantz joz, eta 30 kilometro baino gehiago aldendu gabe, badago gastronomia eta kultura, upategiak eta goi joskintza uztartzen dituen txango bat.

Katxiña upategiak eta Balenciaga Museoak luxuzko eta naturazko konbinazio ezin hobea eskaintzen dute, Donostiako edozein bisitariren esperientzia osatzeko. Hiritik erraz iristeko moduan, helmuga horiek turistak gonbidatzen dituzte ezohiko lekuak esploratzera, Euskal Herriko benetako harribitxiak ezagutuz.

Katxiña Upategia: Mahasti arteko Oasi bat Orion

Donostiatik kilometro gutxira, Orioko arrantza-herri xarmagarrian, Katxiña upategia dago. Ardoaren paradisu honek mahasti artean murgiltzeko esperientzia ematen du; bertan, bisitariek Katxiña txakolina dastatzeko aukera dute. Freskoa eta arina, ardo zuriaren barietate hau arreta handiz egiten da, eta euskal paisaiaren muina islatzen du.

Katxiñan, txakolinaz gain, Orioko sukaldaritzaren tradizio oparoaz ere gozatuko duzu. Parrillako usainak itsas haize gozoarekin nahasten dira, tokiko gastronomiak berezko dituen zaporeen festa ederra egiteko. Gainera, upategia leku ezin hobea da ekitaldi esklusiboak antolatzeko, bikaintasuna eta jatortasun iturria den ingurune batean ezin ahaztuzko esperientzia bermatuz.

Oriok, bere mendi berdeekin eta Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen bere bokalearekin, ingurune ezin hobea eskaintzen du aire zabaleko hainbat jarduera praktikatzeko. Ibilaldi lasaiekin eta bizikleta txangoekin hasi eta surfa edo piraguismoa bezalako ur kirolekin buka, ezin konta ahala aukera daude. Herri txiki hau babesleku naturala da eta ezin hobeto osatzen du Katxiñan bizi dezakegun esperientzia.

Balenciaga Museoa: Goi Joskintzarako Bidaia Getarian

Donostiatik 30 kilometrora, Getariako hiri historikoan, gure bigarren geralekua dago. Getaria, bere portuagatik eta Erdi Aroko etxe xarmagarriengatik ezaguna, agertoki ezin hobea da XX. mendeko diseinatzaile garrantzitsuenetako baten historian murgiltzeko, bertan altxatzen baita Cristobal Balenciaga Museoa. Gipuzkoako jostun ospetsuari eskainita, Museoak Balenciagaren bizitza eta obra ematen ditu ezagutzera ikuspegi sakon eta zehatz batetik.

2024an, museoak erakusketa liluragarriak zabaldu ditut, besteak beste, "Balenciaga. Izaera" (Balenciagaren diseinu bat zerk bihurtzen duen paregabe aztertzen duena) eta "Chillida eta Balenciaga. Forma tolestuz" (Balenciagaren eta Eduardo Chillidaren filosofia sortzaileak alderatzen dituena). Erakusketa hauek Balenciagaren trebetasun teknikoa eta espiritu berritzailea agerian jartzeaz gain, formaren, kolorearen eta proportzioaren gaineko jakite sakona ere islatzen dute.

Gaurkotasuna premium

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      lanetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa