Donostia: itsasora begira dagoen wellness helmuga

Donostia gelditzeko, arnasa hartzeko eta zaintzeko helmuga ere bada. Hiriak eta inguruak deskonektatzeko eta benetan axola duenari denbora eskaintzeko gune ezin hobea eskaintzen dute.

Jarraian, sei wellness espazio eta esperientzia proposatzen dizkizugu, barrutik eta kanpotik ondo sentitzen lagunduko dizutenak:

Arima Hotel & Spa

Arima lasaitasunez betetako oasia da, hirigunetik minutu gutxira. Bere diseinuzko spak igerileku klimatizatua, sauna, tratamendu pertsonalizatuak eta yoga saioak ditu. Zaintzeko eta deskonektatzeko behar dugun guztia dauka, ingurune lasai eta berde batean.

Arima aukeratzeko 3 arrazoi: Ingurune naturala · Benetako isiltasuna · Tratu hurbila eta atsegina.

Arima Hotel & Spa

La Perla Talasoterapia

La Perla Talasoterapia

Kontxako badiaren erdian dago La Perla, eta hiriko talasoterapia zentro paregabea da. Talasoterapia-zirkuitu oso bat du, eta erlaxatzeko eta zaintzeko tratamendu pertsonalizatuak. Hori guztia, itsasoari begira.

La Perla aukeratzeko 3 arrazoi: Kontxako hondartzaren zuzeneko ikuspegia · Errege bainuetxea XIX. mendetik · Hiriko wellness zentrorik osoena.

Akelarre hotela

Hiru Michelin izarreko jatetxeaz gain, Akelarrek bost izarreko hotel bat du, atsedenerako eta deskonexiorako spa txiki bat duena. Hidroterapia-gunea, tratamendu-gela eta itsasora begira dagoen kabina bikoitza ditu. Dena dago xehetasunez zainduta: arkitekturatik hasi eta espazio bakoitzeko giro lasai eta dotoreraino.

Akelarre aukeratzeko 3 arrazoi: Kantauri itsasoari begira · Goi mailako gastronomia · Luxu diskretua.

Akelarre hotela

Benegas lurrin-denda

Benegas lurrin-denda

100 urte baino gehiagoko historiarekin, Benegas autore kosmetikaren erreferentzia da Donostian. Aholkularitza pertsonalizatua eta nazioko eta nazioarteko marken aukeraketa zaindua eskaintzen ditu. Bere espazioan, aurpegiko eta edertasun-errituetako tratamenduak ere egiten dira, produktu esklusiboekin.

Benegas aukeratzeko 3 arrazoi: Goi-kosmetika · Zaintza pertsonalizatua eta aditua · Espazio intimoa.

Villa Magalean & Spa hotela

Hondarribian dago Villa Magalean, Donostiatik 20 minutura, xarma handiko hotel boutique bat da, deskonektatzeko pentsatutako spa bat duena. Maison Jean Vier-en antigoaleko tekniketan oinarritutako masajeak, tratamenduak eta wellness erritualak eskaintzen dituzte. Giroa atsegina, intimoa eta lasaia da.

Villa Magalean aukeratzeko 3 arrazoi: Hurbileko tratua · Spa erritu pertsonalizatuekin · Bertako ingurunea.

Villa Magalean & Spa hotela

Donostia erritmotik deskonektatzeko eta garrantzitsua den horrekin berriz konektatzeko lekua da. Kultura, nortasuna, gastronomia, paisaia eta lasaitasuna uztartzen dituen helmuga.

Hiriak gelditzera, zaintzera eta norbere buruarekin konektatzera gonbidatzen gaitu.

Premium gaurkotasuna

    • Donostia: itsasora begira dagoen wellness helmuga

      Donostia gelditzeko, arnasa hartzeko eta zaintzeko helmuga ere bada. Hiriak eta inguruak deskonektatzeko eta benetan axola duenari denbora eskaintzeko gune ezin hobea eskaintzen dute.

    • Donostiako itsasontzi-ibilaldirik onenak

      Donostia ez da ibaiertzetik bakarrik begiesten; itsasotik ere gozatzen da. Gipuzkoako kostaldean nabigatuta, uretatik bakarrik ikus daitezkeen itsaslabarrak, arrantza-herriak eta txokoak ezagutuko ditugu.

    • Michelin Gidak Donostian gomendatzen dituen jatetxeak

      Izarra duten jatetxeez harago, Michelin Gidak hiriko hainbat lokal gomendatzen ditu, guztiak beren benetakotasunagatik, kalitateagatik eta sukaldaritza proposamenagatik aipagarriak.

    • Arkitekturako eta diseinuko harribitxiak: Donostiako eraikinik ikonikoenak

      Donostia begiekin ere gozatzen den hiri bat da. Kaleetan barrena paseatzean, ia nahi gabe topatzen dituzu xarmaz betetako eraikin historiko dotoreak.

    • Donostiako Premium Kluba hazten ari da

      Hotel de Londres y de Inglaterra, Realaren Denda Ofiziala eta Oribay Tours dira Donostia Premium bereizgarria lortu duten kide berriak.

      Edertasun naturalagatik, gastronomia bikainagatik eta giro atseginagatik da ezaguna mundu osoan. Izan ere, jakin izan du bere tradizio eta kultura aberatsa goi mailako eskaintzarekin uztartzen.

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      Planetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Real Sociedad Estadioan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa