The select
city
Agerikoa, ikonikoa eta ukaezina da Donostiaren edertasuna. Baina, edertasuna ez ezik, bestelako sekretuak ere gordetzen ditu hiriak -eta kontatu egin nahi dizkizu-, bai eta jakinaren gainean zaudenean gertatzen diren mirariak eta erakutsi nahi dizkizun bazter zoragarriak ere. Sedukzioaren lekua eta unea da. Gozoa eta ahaztezina izango da. Murgil zaitez.

The seductive
city.

Urumea ibaiak Kantauri itsasora isurtzen ditu urak, Donostiako irudirik ezagunenetako bat osatuz.

The favoured
city.

Zorte ona izan zuen Donostiak dohainen banaketa egin zenean. Geografia magnetikoa egokitu zitzaion: munduan parekorik ez duen badia, hiru hondartza, ibai bat eta inspirazio handiko artista batek zizelkatutako kostaldea. Ondoren, edertasun natural horren gainean, plazer artifizialak —delikatu eta hunkigarriak— eraiki zituen. Bestelako bizimodua, ohiz kanpokoan, eraiki zuen. Zorioneko bizimodua, zurekin partekatu nahi genukeena.

Surfista en la playa la Zurriola

Munduko leku guztietatik etorritako surflariak partaide dira Donostiako paisaia naturalean.

The inspiring
city.

Hementxe jaio zen Chillida, pentsa. Hementxe daude haren obrarik garrantzitsuenetako batzuk; eta, kilometro gutxira, haren ibilbidea jasotzen duen museoa. Dena den, askoz gehiago dago: Oteiza, Balenciaga, San Telmo Museoa, Zinemaldia, Donostiako Orfeoia...

Emankorra eta landua da Donostia, mundu osoko eraginez ureztatua. Baina, horrez gain, berezko nortasuna du, baita Europako hizkuntzarik zaharrena ere: euskara. Kultura-usain gozoa dario Donostiari.

Chillida Leku
Hondalea

Aire zabaleko museo ikusgarria ere bada Donostia, hainbat eskultura baititu ikusgai, hala nola Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa edo Hondalea instalazioa, Santa Klara uharteko itsasargian dagoen Cristina Iglesiasen obra; itsaslasterrak gogorarazten dituen ura handik igarotzen da. Edo Chillida Leku, Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obrarik garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen museoa. Eta oso hurbil, Getarian, Balenciaga Museoa, herri horretan bertan jaiotako jostun bikainari eskainia.

The savoury
city.

Hiri asko ikusi egiten dira; beste batzuk, berriz, ikusi ez ezik, dastatu ere egiten dira. Donostia, adibidez: pixkana-pixkana ahogozatzen da, ñabardurak ondo hautemateko eta testurak, koloreak, usainak eta sentsazioak ahoan eta oroimenean betiko gordetzeko. Dela pintxo-tabernetan, dela sagardotegietan, dela munduko Michelin izarren kontzentraziorik handienean, egunero milaka pizgarri gastronomiko prestatzen ditu hiri honek. Onenetako batzuk aukeratu ditugu zuretzat. Zure emozioa bermatuta dago.

Dastatzeko hiria da Donostia; adibidez, pintxo-tabernetan edo Michelin izarrak dituzten jatetxeetan. Sekulako eskaintza, zaporez eta ñabarduraz betea.

The homely
city.

Urgull mendiko talaiek uhartearen eta badiaren gaineko ikuspegi ezin hobeak eskaintzen dituzte.

Hiri txiki batean bizi garelako izango da. Edo euskal izaera halakoa delako: barnerakoia, baina leiala eta emankorra. Kontua da asko gustatzen zaigula duguna eta garena partekatzea gu ezagutzeko asmo zintzoa duen jendearekin. Zatoz gurekin lekurik jatorrenetara, hemen bizi direnek bakarrik ezagutzen dituztenetara. Senti zaitez etxean bezala. Senti zaitez donostiar eta goza ezazu gutako bat izango bazina bezala. Besoak zabalik hartuko zaitugu: ongi etorri!.