Yoga artez betetako basoan
Yoga Chillida Leku Museoan
Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua. Ongizatea bilatzen baduzu, Chillida Leku Museoak uda honetan aukera bikaina eskaintzen dizu. Uztaila eta abuztuko larunbatetan, aire zabaleko museo hau agertoki ezin hobea bihurtuko da yoga praktikatzeko. Gainera, zuhaitzen eta corten altzairuzko eskulturen artean luzatu ondoren, energia berreskuratzeko, museoko Lurra kafetegiak bertako produktuez osatutako bruncha eskainiko du lorategian.
Klase horiek gorputza zaintzeko eta burua lasaitzeko gonbidapena dira, kontenplazioa eta meditazioa errazten duen aparteko ingurune batean.
Ezagutu Slow Tourismeko beste jarduera batzuk Donostian, benetakoak eta neurrira egindakoak