Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak

Papar hegalean urrezko giltzen logotipoa daramaten aditu hauek errealitate bihurtzen dituzte bezeroen eskaera bitxi eta esklusiboenak, haien egonaldia esperientzia ahaztezina izan dadin.

Luxuzko atezainak, “concierge” izenez ere ezagunak, mundu osoko 800 helmuga turistikotan 4000 kidetik gora dituen Les Clefs d'Or erakunde ospetsuaren barne daude. Donostian, gaur egun, hiru dira urrezko atezainak dituzten hotelak: Villa Favorita Hotela, Londres Hotela eta María Cristina Hotela.


Hotel Villa Favorita hotela

Londres hotela

María Cristina hotela

Profesional hauek abegikortasunaren benetako magoak dira, eta behar ohikoenetatik eskakizun bitxi eta ezohikoenetara asebetetzeko gai dira. Beren lana, erreserbak egin edo argibideak ematea baino askoz gehiago da; apopilo bakoitzaren gustu eta beharrak ezagutzen ahalegintzen dira, lehenengo kontaktutik zerbitzu pertsonalizatu eta gogoangarria eskaintzeko.

Haientzat, ez dago mugarik. Kontaktu sare zabala izaten dute eta ezinezkoa errealitate bihurtzeko baliatzen dute: Kontxa Hondartzan ezkontza eske bat antolatzea, hondartza horretan bertan galdutako ezkontza eraztunak aurkitzea, Londres hoteleko areto batean entseatzeko kontzertu piano bat lortzea edo autotik jaitsi eta berehala zure ezkontzako abestia entzutea.

Zerbitzuaren bikaintasunaren zaindari ezin hobeak dira, eta kalitate handiko esperientzia ziurtatzen diete beti bisitariei.

Les Clefs d'Or concierge bat izatea dotoretasun eta kalitatearen sinonimoa da, bezeroei eskaintzen zaien aparteko zerbitzuaren isla. Intsignia entzutetsu horren atzean, urte luzetako esperientzia pilatzen da, lankideen gomendioak eta, batez ere, bezeroen gogobetetzearekiko konpromiso irmoa. Luxuzko atezainak dira Donostiako hiri ederreko egonaldi bakoitza esperientzia erabat ahaztezin bihurtzeko gakoa.

Gaurkotasuna premium

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      lanetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa