BRAI Kantauri
  

BRAI-Kantauri

BRAI-KANTAURI 2020an sortu zen, Gipuzkoako kostaldearekiko —historia eta paisaia ikusgarriak— pasioa bidaiariak zoriontsu egiteko ilusioarekin uztartzearen emaitza gisa. Horretarako, BRAIk hainbat esperientzia nautiko eskaintzen ditu, ahalik eta erosoenak, eta xehetasun eta arreta handienaz hornituak, eta bidaiarien beharretara ahalik eta gehien egokituta.

Iraupen guztietako birak egin daitezke, bi ordutik hasita, eta neurrira prestatutako itsas jardunaldi osoak ere eskaintzen dira. Tokiko produktu gastronomikoekin egindako menu bereziak ematen dituzte, chef profesionala den kapitainaren eskutik. Ezin hobea da urteurren bat ospatzeko, bikotekidearekin ilunabarra ikusteko, badiatik su artifizialak ikusteko edo Jazzaldia itsasotik entzuteko.
Zure ametsa bada, BRAIk gauzatu egingo du.

Helbidea:

Mollaberria 20000 Donostia