MARTÍN BERASATEGUI Jatetxea
Martín Berasategui Jatetxea
Jatetxe hau Martin Berasategui maisuak zuzentzen dituen establezimenduen ikurra da. Sukaldari honen zuzendaritzapean dauden establezimenduek, guztira, hamabi Michelin Izar dituzte. Izar horietako hiruk, hiru Repsol Eguzkirekin batera, Lasarte-Oriako Martin Berasategi jatetxea argiztatzen dute aspaldidanik. Jatetxe hau naturaz inguratutako tenplu gastronomiko bat da; bertan egiten den sukaldaritza berritzailea eta irudimentsua da, ingurunean errotua dago, eta upeltegi bikainaz lagundua. Hori guztia talde gazte eta profesional batek eszenaratzen du. Munduko gastronomian erreferentea, bisita aurrez imajinaezina da eta, ondoren, ahaztezina.
Helbidea:
Loidi, 4 20160 Lasarte-Oria