Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.

Horregatik, Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

MARÍA CRISTINA HOTELA | María Cristina Royal Suite

Belle Époque garaian, zehazki 1912an, inauguratu zuten hotel enblematiko hau, María Cristina Hotela. Ibilbide luzea izan arren, urteetan zehar egokitzen jakin izan duen hotela. Inaugurazio egunean, Maria Cristina Erregina bera bertan izan zen eta, hasiera hasieratik, Europako aristokraziarentzat eta Hollywoodeko zinemako pertsonaientzat babesleku izan da. Baita dotoreziaren ikurra ere.

Hotel ikoniko honetako Royal Suite-ak luxuzko esperientzia paregabea eskaintzen du. Gela hau hotelaren goialdean dago. Terraza zabalak ditu, ibaiaren ikuspegi ederrak eskaintzen dituztenak. Barrualdea moldura klasikoz eta argazki garaikidez apainduta dago. Egongela obalatu handi bat ere badu. 110m2-ko suite honek bisitari zorrotzenen espektatibak gainditzen ditu.

AKELARRE HOTELA | Suite Océano

Pedro Subijanaren bost izarreko hotela bera helmuga bilakatu da. Luxuzko hotel batengandik eta goi-mailako gastronomiarengandik espero daitezkeen erosotasun guztiez gozatzeko jauregi garaikidea da. Igeldo mendiaren tontorrean dago, Gipuzkoako itsasertzaren ikuspegi paregabeak eskainiz. Tabako-koloreko egurrak eta diseinu garaikideek beren espazio guztia konkistatzen dute.

Akelarre Hoteleko Suite Océano-a benetako luxu fina da. Igeldo mendiaren magalean dago. 100 m2-ko suite honek espazio zabala eskaintzen die bisitariei, sofa, jantzigela bikoitza eta erabilera pribatuko igerileku klimatizatuarekin. Itsasora ematen duten bista ikusgarriek giro esklusibo eta ahaztezina sortzen dute.

HOTEL DE LONDRES Y DE INGLATERRA | Suite Mata Hari

Londres eta Ingalaterrako hotela 1867an inauguratu zenetik, dotoreziaren eta tradizioaren ikur bilakatu da Donostian. Urteetan zehar berrikuntza zainduak izan dituen arren, hotelak Belle Époque-aren esentzia eta estilo ingeles bereizgarria gordetzen jakin du. Goi mailako zerbitzuarekin duen konpromisoa bere bezeroei eskaintzen dien arreta hurbil eta profesionalean islatzen da.

Donostiako hotel enblematiko honek bere gonbidatu ospetsuenetako bat hartu zuen 1916an: Mata Hari espioia. Bisitaldia omentzeko asmoz, ostatu hartu zuen suiteari bere izena jarri diote, eta garaiko objektuekin apaindu dute. Hori dela eta, hau da suiterik bereziena, Londres Hoteleko suite bakarra, 89,50m2 dituena. Garai hartan, eta gaur egun ere, Mata Hari suite honetako balkoietatik, Donostiako erdiguneko giroaz eta, batez ere, Kontxako badia zoragarriaz goza daiteke.

VILLA FAVORITA | Junior Suite Dúplex Santa Clara

Villa Favorita luxuzko hotel boutique bat da, hiriko tokirik pribilegiatuenetako batean kokatua, Kontxako badian bertan baitago. Zerbitzu pertsonalizatuak, itsas dekorazio zainduak eta gastronomia bikainak liluratu egin dituzte bidaiari zorrotzenak. Bertako gune gastronomikoak gozamen hutsak dira, izan ere, bi Michelin izar dituen Paulo Airaudo chefaren esku daude.

Villa Favoritako Junior Suite Dúplex Santa Clara, 56m2 dituena, luxuzko altxorra da. Kontxako badiara begiratzen duen terraza esklusiboa du, hiriaren eta itsasoaren ikuspegi pribilegiatua eskainiz. Goiko pisuan dagoen egongela dotoreak giro goxoa eta berezia sortzen du. Luxuzko txoko horrek Donostiaren edertasunaz gozatzera gonbidatzen ditu bisitariak, goiz, arratsalde eta gauez.

LASALA PLAZA | Suite La Concha

Lasala Plaza Hotela Donostiako Parte Zaharrean dago, XX. mendeko eraikin dotore batean kokatua. Badiaren eta hiriaren ikuspegi bikainak ditu, eta gune turistiko nagusietara erraz irits daiteke. Dotoretasunari, erosotasunari eta xehetasun bakoitzari arreta berezia eskaintzen dion hotela da. Bere talde osoak etxean bezala sentiarazten du gonbidatu bakoitza.

Bakarra, esklusiboa eta paregabea. Horrela aurkezten da Suite La Concha hotelaren azken solairuan kokatua dagoen 50m2-ko logela esklusiboa. Egongela eta logela dotore eta atseginak ditu baita badiaren eta portuaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen balkoi pribatua ere. Suitea mendebaldera begira egonik, bere leihate handietatik sartzen den argi naturalak espazio osoa betetzen du.

ARBASO HOTELA | Basoa Suite Catedral

Donostiako bihotzean, Arbaso Hotela bere estilo bikainagatik nabarmentzen da. Euskal Herriko kultura eta tradizioa arnasten duen hotel honek kalitatezko ostatuaz gozatzeko aukera ematen die bisitariei. Hiriaren erdigunean kokatua dago, Donostiako Katedralaren aurrean.

BASOA Suite Katedralak 78m2 ditu. Egongela bat, bi logela zabal eta balkoi zoragarriak ditu, bai eta Artzain Onaren Katedralaren ikuspegi aparta ere. Suiteak bere diseinuaren eta bista ederren arteko harmoniaz gozatzera gonbidatzen du, Donostiaren xarmaz gozatzeko giro ezin hobea sortuz.

HOTEL NOBU | Yuhi Suite

Nobu Hotel San Sebastián luxuzko hotel bat da, Donostiako bihotzean kokatua, Kontxako badiaren ikuspegi panoramikorik ederrenetarikoa duena. Bere diseinuak elementu frantsesak eta japoniar estetika minimalista konbinatzen ditu. Horrek zen giroa sortzen du, deskonexiora gonbidatzen duena. Hotelak tradizioan oinarritutako eskaintza gastronomikoa ere badu, bisitariei esperientzia ahaztezin bat izateko aukera emanaz.

Noburen solairu altuenean dago hotel honen harribitxia: Yuhi Suite handi eta dotorea, 51m2 dituena. Suiteak King-size ohe bat eta diseinu erlaxatu eta garaikideko egongela independente bat ditu. Leiho altuek argi naturala sartzea ahalbidetzen dute, suitea argiz eta bizitzaz betez. Halaber, Kontxako badiaren ikuspegi ahaztezinak eskaintzen dituzte.

Gaurkotasuna premium

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      lanetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa