Michelin Gidak Donostian gomendatzen dituen jatetxeak

Donostia bikaintasun gastronomikoaren sinonimo da.

Izarra duten jatetxeez harago, Michelin Gidak hiriko hainbat lokal gomendatzen ditu, guztiak beren benetakotasunagatik, kalitateagatik eta sukaldaritza proposamenagatik aipagarriak. Ondoren, bisitatzea merezi duten horietako sei aurkeztuko dizkizuegu.

Rekondo jatetxea

Rekondo Igeldo mendira igotzeko bidean dago, baserri batean, eta tradizioa eta modernotasuna primeran uztartzen ditu, giro benetan atseginean. Han egiten duten euskal sukaldaritza sasoiko produktuan oinarritzen da, eta herrialdeko upategi ospetsuenetako bat dauka.

  • Sukaldaritza mota: euskal sukaldaritza tradizionala.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe klasiko eta dotorea.
  • Plater aipagarria: erreboiloa parrillan, arrainaren freskotasunagatik eta egosteko puntu ezin hobeagatik nabarmentzen den klasikoa.

Tamboril

Tamboril Donostiako Alde Zaharraren bihotzean dago eta pintxoetan dago espezializatuta. Ganbara establezimendu ezaguneko familia berberak kudeatzen du jatetxe klasiko hau. Hango barran pintxo tradizionalen aukeraketa benetan zaindua aurkituko duzu: ez du inoiz huts egiten.

  • Sukaldaritza mota: euskal sukaldaritza tradizionala, pintxoetan espezializatua.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe eta taberna tradizionala.
  • Plater aipagarria: barrengorri broxeta, tokikoak eta bisitariak maitemindu dituen mokadu xume baina gozoa.

Bodegón Alejandro

Bodegón Alejandro ere alde zaharrean dago, eta zapore jatorreko euskal sukaldaritza eskaintzen du, giro landatar eta garaikide batean. Etxearen proposamenaren oinarrian, sasoiko platerak eta tokiko tradizioaren onena biltzen dituen menu bat aurkituko ditugu.

  • Sukaldaritza mota: euskal sukaldaritza tradizionala.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe tradizionala, kultura esentzia duena.
  • Plater aipagarria: legatza saltsa berdean txirlekin, euskal klasiko baten interpretazio fina.

Muka

Muka Kursaalen dago eta Urumea ibairako bistak ditu, eta eskandinaviar estetika eta sukaldaritza informala uztartzen ditu. Txingarretan egindako barazkiak dira jatetxe honen proposamen nagusia, zeinak kartan, dastatzeko menuan eta eguneko iradokizunetan eskaintzen baitira.

  • Sukaldaritza mota: garaikidea, txingarretan egindako janarian espezializatua.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe garaikidea.
  • Plater aipagarria: sasoiko barazkiak txingarretan eginda; aipagarriak dira haien zapore ketua eta itxura zaindua.

Topa Sukaldería

Topa Sukaldería jatetxeak euskal sukaldaritzaren eta latinoamerikarraren arteko fusio original bat proposatzen du, toki moderno eta atsegin batean. Andoni Luis Aduriz sukaldariaren eskutik, hango kartak bi kulturen arteko lotura omentzen du.

  • Sukaldaritza mota: euskal eta latinoamerikar sukaldaritzen fusioa.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe informal eta garaikidea.
  • Plater aipagarria: cochinita pibil takoak, euskal eta latinoamerikar sukaldaritzen fusioa islatzen duen zapore nahasketa gozo-gozoa.

Casa Urola

Casa Urola Alde Zahar betean dago, eta euskal sukaldaritzaren klasikoetako bat da. 2012tik, Pablo Loureiro sukaldariaren eskutik, azokako produktuak eta parrillako teknikak uztartzen ditu proposamen honek, tradizioa eta modernotasuna ezin hobeto orekatzen dituzten platerekin.

  • Sukaldaritza mota: euskal sukaldaritza, parrillan espezializatua.
  • Establezimenduaren estiloa: jatetxe klasiko eta dotorea.
  • Plater aipagarria: legatz kokotxak parrillan, beren testura finagatik eta zapore ezin hobeagatik ezagunak.

Michelin Gidak gomendatzen dituen sei jatetxeok Donostiako sukaldaritzaren aniztasunaren eta kalitatearen erakusgarri dira. Izarren premiarik izan gabe, guztiek egiten dute tokiko produktuaren eta Donostiako gastronomia jatorraren aldeko apustua, gure betiko sukaldaritza baita.

Gaurkotasuna premium

    • Michelin Gidak Donostian gomendatzen dituen jatetxeak

      Izarra duten jatetxeez harago, Michelin Gidak hiriko hainbat lokal gomendatzen ditu, guztiak beren benetakotasunagatik, kalitateagatik eta sukaldaritza proposamenagatik aipagarriak.

    • Arkitekturako eta diseinuko harribitxiak: Donostiako eraikinik ikonikoenak

      Donostia begiekin ere gozatzen den hiri bat da. Kaleetan barrena paseatzean, ia nahi gabe topatzen dituzu xarmaz betetako eraikin historiko dotoreak.

    • Donostiako Premium Kluba hazten ari da

      Hotel de Londres y de Inglaterra, Realaren Denda Ofiziala eta Oribay Tours dira Donostia Premium bereizgarria lortu duten kide berriak.

      Edertasun naturalagatik, gastronomia bikainagatik eta giro atseginagatik da ezaguna mundu osoan. Izan ere, jakin izan du bere tradizio eta kultura aberatsa goi mailako eskaintzarekin uztartzen.

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      Planetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa