CHILLIDA LEKU Museoa
Chillida Leku Museoa
Chillida Leku munduan parekorik ez duen museoa da. Eduardo Chillida eskultore gipuzkoar unibertsalak sortu zuen, artean bizi zela. Bertan, eskultorearen obra naturaren erdian dago, paisaian erabat integratuta, betidanik haren osagaietako bat izan balitz bezala. Artistak berak zaharberritutako XVI. mendeko Zabalaga baserrian, berriz, artistaren obrarik intimoenak daude ikusgai, Chillida Lekuko esperientzia osatzeko. Museoak premium bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, Chillida familiako kideen eskutik. Esperientzia ahaztezina, zinez.
Helbidea:
Jauregi Bailara, 66 20120 Hernani