Donostia Belle Époquen murgilduko da
Zaldi lasterketak itzuli dira
Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin! Bizi ezazu 1920 hamarkadako glamourra Donostiako Hipodromora hurbilduz. Galaz janzteko aitzakia ezin hobea! Ez al duzu jantzi aproposik? Bisita itzazu hiriko saltoki interesgarrienak, tradizioz eta xarmaz betetakoak.
Belle Époque-ean behar bezala murgildu nahi baduzu, hiriko arkitektura frantsesaz goza dezakezu hiriko gune erromantikoan pasiatuz. Esperientzia benetan gogoangarria izatea nahi baduzu, pasa ezazu gaua Maria Cristina Hotelean. Aintzinako erreginek bezala egingo duzu lo!