Donostia, beste behin ere munduko lehena

Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro

Forbes aldizkari ospatsuak Donostia 2024 urtean bidaiatzeko leku onenentakoa izendatu berri du, eta 'Condé Nast Traveler'eko irakurle zorrotzek, aldiz, 2023ko jateko munduko hiririk onena.

Beste behin ere, Donostiari helmuga turistiko eta gastronomiko gisa maila gorena aitortu zaio. Baina hori ez da dena, Tripadvisorek Kontxa Hondartza munduko hondartza onenetakoen artean hautatu baitu. Bertara joaten direnek, urtero urtero, aukera honen alde egiten baitute.

Donostiak berezko distira du. 'Condé Nast Traveler'en Readers 'Choice Awards' sari ospetsuetan, Gipuzkoako harribitxi hau luxuzko bidaietan eta goi-mailako gastronomian aintzindari bilakatu da 96,67ko kalifikazioa ikaragarria lortuz.

Donostia dena daukan kostako hiri gisa deskribatzen da. Parte Zaharrean pintxo ospetsuak dastatzeko aukeratik hasi eta Kontxa hondartza ederrean erlaxatu edota Gros auzoko surf-kultura esperimentatzeraino. Gainera, Igeldo mendiaren ikuspegi ederraz ere goza dezakezu, hiriko begiratoki onena eta urte ugari dituen esperientzia, XIX. mende amaieran Maria Kristina Erregina maiz joaten baitzen bertara.

Baina Donostiaren bereizgarri nagusiena sukaldea da. Gastronomiari dagokionez, Estatuko tokirik garrantzitsuena dela esaten da, hirian itsaski eta arrain bikainak aurki baititzakegu, Michelin izarrak dituzten jatetxeak, 16 guztira, Soles Repsol saria jaso duten beste hainbeste jatetxe, pintxo ospetsuak eta erotzeko moduko gazta tarta. Mundu osoko bidaiari gourmetak Donostiara etortzen dira bertako kutixiez gozatzera.

Beste helmuga gastronomikoen aldean nabarmentzen duena helmugaren benekotasuna da, sukaldari, errezeta eta produktuak bertakoak baitira, 0km-koak, berezkotasunari eta iraunkortasunari eusten diotenak, eta horrexek egiten du paregabeko helmuga.

Bidaiarien elitearekin bat egin eta ezagutu ezazu Donostiaren lilura gastronomikoa, goi-mailako sukaldaritzak eta kostaldearen edertasunak esperientzia paregabea eskaintzeko bat egiten duten tokia.

Gaurkotasuna premium

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      lanetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa