CRISTÓBAL
BALENCIAGA Museoa
  

Cristóbal Balenciaga Museoa

Jostun handiaren jaioterrian, museo honek Balenciagak goi-mailako joskintzaren munduan egindako ibilbidea islatzen du; ibilbide horren lehen 20 urteak Gipuzkoan egin zituen eta, ondorengoak, Parisen. Bere bilakaera 4.500 piezako baino gehiagoko bilduma bikain batean erakusten da –hasierako urteetan egin zituen pieza asko daude–. Museoak bisita pertsonalizatuak eskaintzen dizkie premium bezeroei. Bisita horiek adituek gidatzen dituzte arratsaldetan, ateak itxi ondoren, bai eta gauetan ere; horrez gain, beste arte batzuekin konbinatutako esperientziak eskaintzen dira, hala nola musika edo dantza eta arte enogastronomikoak.

Helbidea:

Aldamar Parkea, 6 20808 Getaria