Proiektuarekin bat egiten duten enpresek onurak jasoko dituzte, baina, aldi berean, Donostia turismo premium delakorako erreferentziazko turismogune bihurtzeko helburuarekin baldintza eta konpromiso batzuk bete beharko dituzte.

Donostia premium
Ze enpresa dago proiektuan sartuta?
Donostia Premium ekimenak eskarmentu handia duen bisitariaren beharretan eta eskakizunetan oinarritutako proiektua jasotzen du. Horixe da hain zuzen ere, turista premiumen ezaugarria. Turista horrek lurraldean izango duen esperientzia horren inguruko balioa gehitzen duten eta turismogune premium gisa turismogunearen irudia sendotu ahal izateko eskaintza osatzeko lagungarriak diren sektore nagusiak ditugu alboan. Horretarako, Donostia Turismoko bazkideen artean hautatutako enpresen multzo baten laguntza dugu:

Ostatuak
5 izarreko hotelak, 4 izarrekoak, boutique hotelak eta etxebizitza turistikoak.

Baliabide kulturalak eta turistikoak
Premium zerbitzuak dituzten jarduera bereziak, esperientziak eta museoak.

Ostalaritza
Michellin izarra duten jatetxeak eta kalitate eta zerbitzu bikaineko sukaldaritza tradizionaleko jatetxeak.

Merkataritza
Nortasuna, produktu esklusiboa, tokikoa eta bezeroarekiko tratu zaindua eskaintzen dituen merkataritza.

Garraioa
Gama altuko ibilgailuak gidariarekin, prestazio altuekin eta neurri txikiarekin.

Agentzia hartzaileak
Bezero premiumean eskarmentu handia duen tokiko agentzia hartzailea.
Zeintzuk dira kide bihurtzeko aztertzen ditugun alderdiak
Ekipamenduak eta instalazioak
Bazkideek bermatu behar dute beren instalazioek kalitate-, erosotasun- eta jasangarritasun-estandarrik altuenak betetzen dituztela. Horrek barne hartzen du espazio modernoak, irisgarriak eta premium bezero baten beharretara egokituak mantentzea, betiere ingurune zaindua eta sofistikatua ziurtatuz.
Zerbitzuak
Funtsezkoa da pertsonalizazioagatik eta ehetasunekiko arretagatik nabarmentzen diren zerbitzu esklusiboak eskaintzea. Bazkideek esperientzia bikaina ziurtatu behar dute bezero bakoitzarentzat, bikaintasuna, benetakotasuna eta abegi ona bezalako balioak txertatuz.
Estrategia eta kudeaketa
Parte hartzen duten enpresek premium turismora bideratutako estrategia argia izan behar dute, etengabeko hobekuntzari eta berrikuntzari begira. Horrek esan nahi du konpromisoa hartu behar dela langileen trebakuntzarekin, beste bazkide batzuekin lankidetzan aritzearekin eta jasangarritasun- eta gizarte-erantzukizuneko printzipioak betetzearekin.
Zer eskaintzen die Donostia Turismoak bazkideei
Aurretiazko aholkularitza
Turismo premiumera zuzendutako nire produktua edo zerbitzua hobetzeko laguntza teknikoa izatea.
Turismogune baitan balio handiko proiektu espezifiko bateko kide izatea
Turismo premiumera bideratuta beste eragile batzuekin harremanak izatea, eta proiektuko enpresen artean networkinga bultzatzea askoz ere lehiakorragoa den eskaintza elkarrekin eta modu espezializatuan garatzeko. Aholkularitza espezializatua.
Elkarren arteko behatokia
Hiriko turismo premiumaren eskaeraren inguruko txostenak eta datuak izatea, enpresa gisa nire zerbitzuen edo produktuen inguruko erabakiak hartzen laguntzeko.
Marketineko eta sustapeneko ekintzak
Presentzia Donostia Turismoak turista premiumentzat garatutako sustapen-euskarri espezifikoetan.
Hauek dira Donostia San Sebastián Turimoak San Sebastián Premium-erako sortutako sustapen-tresnetako batzuk:
-
Produktu eta zerbitzu premiumen katalogoa
Hiriko produktu eta zerbitzu premiumen katalogoa prestatzea. Argitalpena hainbat hizkuntzatan, digitala eta inprimatutakoa.
-
Turismo premiumentzako webgune espezifikoa
Landing espezifikoa. Bertan, proiektuko kide diren DSS Turismoko bazkideek bakarrik izango dute presentzia: https://premium.sansebastianturismoa.eus
-
Fam Trips bidaiak
Intereseko merkatu nagusietako turismo premiumeko bidaia-agentzi igorleekin antolatutako bidaia espezifikoak.
-
Press Trips bidaiak
Komunikabideekin batera egiten diren bidaia espezifikoak dira. Produktu premium osatzen duten enpresei balioa emango zaie horietan.
-
Azokatara joatea / Turismo premiumeko workshopak urtero
Urtero, ILTM eta Virtuoso Week luxuzko turismo-azoketan izango gara produktuaren inguruan behar adina zabala den eskaintza osatutakoan.
-
Turismo premiumerako publizitate-kanpaina espezifikoak
Merkatu espezifikoetako segmentu premiumean posizionatzeko onlineko kanpainak.
Bazkideek hartzen dituzten konpromisoak
Proiektuarekin bat egiten duten enpresek honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain:
Kontaktua
Baduzu kontsultarik edo informazio gehiago behar duzu?
Zuri laguntzeko gaude hemen.