Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea
Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian. Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.
Hiri honen benetako funtsa diren saltokietan murgiltzera gonbidatzen zaitugu.
Ponsol kapela-denda: Dotoreziaren ondarea
Benardo Ponsolek 1838an sortua, Ponsol kapela-denda bat baino askoz gehiago da; Donostiako historiaren zati bat da. Sortu zenetik, leku berean dago, eta Euskadiko eta, ziurrenik, Espainiako sonbreiru-denda zaharrena da. Hemen edozein kapel erostea artisau-pieza bat erostea da, tradiziozkoa, kalitate paregabekoa, familia bereko belaunaldien lanaren emaitza. Merkataritza ikoniko hori, bere xarma ukaezinarekin, ezinbesteko geldialdia da benetakotasuna duen produktu baten bila dabiltzanentzat.
Datu interesgarria: 1897an, Maria Cristina erreginak «Errege Etxearen Hornitzaile» titulua eman zion kapelagintzari, Alfontso XIII.a erregearen txapelak egiteagatik.
Casa Munoa bitxi-denda: Donostiako esentzia
1935az geroztik, Casa Munoa Bitxitegia sofistikazioko erreferente izan da Donostian. Denda honetan, Claudiok eta bere taldeak bitxiak diseinatu eta fabrikatzen dituzte bertan duten tailerrean, hiriaren esentzia islatzen duten pieza esklusiboak sortuz.
Datu interesgarria: Oroitzapen paregabea nahi dutenentzat, «Donostibay» harribitxia aukera paregabea da, Donostiako badia enblematikoaren edertasuna diseinu delikatu batean harrapatzen du eta.
Benegas perfumeria: Donostiako lurrina
1908an, Francisco Benegas jaunak eta bere emazteak "Casa Benegas" sortu zuten Donostian, ingeles estiloko ile-apaindegi eta lurrindegia. Belle Époque garaian, bezero ospetsuak erakarri zituen, intelektualak eta artistak, baita Errege Etxea ere. Gaur egun, Benegas Etxea lurrinetan eta edertasun produktuetan espezializatutako denda ezaguna da, hiriaren bihotzean kokatua. Lurrinak eta kosmetika maite dituztenentzat erreferente bihurtu dena.
Datu interesgarria: 2009an, Benegas Etxeak hiriko perfumea sortu zuen: SSirimiri. Donostiako usain gozoa, hiriaren berezko euri finean inspiratua.
Koloreka: Donostiako arima biziberritzen duen artea
Alde Zaharraren bihotzean, Kolorekak Donostiako eguneroko bizitza islatzen duten ilustrazioak eskaintzen ditu. Bere sorkuntzek etxeak dekoratzeaz gain, hiri eder honetako oroitzapenak ekartzen dituzte gogora. Ezagutu eta gozatu zenuen Donostia horretara beti eramango zaituen oroigarri edo oparia.
Datu interesgarria: “Tamarices en Donostia” lamina bere ilustrazio enblematikoenetako bat da, begiratze hutsarekin Kontxako pasealekura eramango zaituena.
BOX San Sebastián: luxuzko bidelaguna
1948tik larruzko artikuluak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen dituen marka da Box San Sebastián. Kalitate handiko produktu esklusiboa da Box. Hasiera-hasieratik bezero fidelak erakarri ditu bere artisautza bikainari eta abangoardiako diseinuei esker.
Datu interesgarria: 8010Y6 - PF4 poltsa, 1980an diseinatua, markaren enblematikoenetako bat da. Bere erosotasun, soiltasun eta funtzionaltasunari esker, oroitzapen eta lagun ezin hobea da.