Donostiako txoko ezkutua
Erraz ahazten ez den esperientzia
Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere. Eta zerk bihurtzen du txoko hau hain berezi? Itsasotik bakarrik heldu gaitezkeela bertara! Kirolarienak igerian eta gainerakoak? Bada, itsasontziz!.
Donostia ezagutzeko modu aparta da belaontzia. Gainera, mota desberdinetakoak daude klasikoak edo modernoak?
Kresalaren usaina, haize leuna aurpegian, olatuen hotsa itsasontziaren kroskoan… Bizitzan gutxienez behin probatu beharreko esperientzia duzu hau eta etxekoekin nahiz lagunekin zerbait ospatzeko ezin hobea, gainera!