Donostia Premium helmuga hazten ari da!

Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du

Hiriak lehen mailako eta kalitatezko gune eta azpiegiturak ditu. Donostia aldatzen ari da, baina hiri dotore, abangoardista, bereizgarri eta abegitsua izaten segiz.

Alojamendua

Horixe da bisitariek toki turistiko batean bilatzen duten lehen gauza. Eta Donostian, azken urteotan, helmuga gutxitan ikus daitekeen luxuzko hotel-planta finkatu da.

5 izarreko hotel entzutetsuei goi eta boutique mailako 4 izarreko hotelak batu zaizkie.

Donostiako Premium Klubera sartu diren azken alojamenduak ezagutu nahi?

Arbaso hotela

Boutique hiri-hotela, katedralaren ikuspegi ederrak eta bertako diseinu zaindua dituena, bere nortasunagatik, gauzak ongi egiteagatik eta eskaintza gastronomikoagatik nabarmentzen da.

Villa Favorita Hotela

Hiriko kokaleku onenean, Kontxako badian, dagoen kutixi eder bat. Etxe-aurre izugarria du, goi-mailako logelak, zerbitzu paregabea eta gastronomia itzela, bi Michelin izar. Luxuzko egonaldi baterako toki ezin hobea.

Villa Magalean

Villa Magalean, Hondarribiaren bihotzean dagoen eta beste garai batera eramaten gaituen eraikin tradizional zaharberritua, hitz batean, luxua xarma handiko etxe batean, jauntxoenean bezala. Spa, jatetxea eta erabateko lasaitasuna ditu, ongizatea eta erosotasunaren bereizgarri.

Artea galerietan eta bertako artistek egina

Toki turistiko bat ezagutzeko ez dago bere kulturan eta bertako artisten sorkuntzetan murgiltzea bezalakorik. Bisitariei euskal kultura eta artistei buruzko ikuspuntu sakonagoa eskaini asmoz, Donostia Premium Klubean gure kulturan esperientzia handia duten bi arte-galeria sartu dira: Ekain Arte Lanak eta Arteko.

Hirian bizitakoa borobildu nahi izanez gero, zoaz horiek bisitatzera.

Zirrara sortzen duten esperientziak

Azken hiru ekarpenak hiriaren DNAri lotuta daude: gastronomiari, itsasoari eta kirolari.

Reale Arena

Futbola, Reala, Liga eta Txuri Urdin koloreen zaleentzat, imajina ezazu Premium bisita gidatu bat herrialdeko estadiorik modernoenetako batean, egungo Realaren etxean, "Reale Arena". Futbolzaleentzako derrigorrezko bisita.

MIMO

Janaria prestatzea gustuko baduzu, zer aukera hobe MIMO eskolan egitea baino? Maria Cristina Hotelaren eraikinean dagoen 400 metro koadrorekin, bere chef bat izango duzu zuretzat guztia, eta eskolak zure gustu eta nahietara egokituko dituzte.

Brai Kantauri

Itsasoko zaletuentzat, nabigatzeko, aparra eskuekin ukitzeko, arrats batean piknic bat ontzian ikusteko... Brai Kantauri aukeratzeak esan nahi du ontzi moderno eta irisgarri baten erosotasun guztiekin nabigatzea, Kantauriko kostaldeko istorioak eta kondairak kontatzen dizkiguten bitartean. Tripulazio honek xehetasun guztiak zaintzen ditu Badiaz ahalik eta gehien gozatzeko eta haratago joateko.

Gaurkotasuna premium

    Ikusi gaurkotasun osoa