Arteko Gallery
Arte garaikideagatiko gustu pertsonal batek Arteko Galleryren ibilbidea bermatzen du 1996tik. Gros auzoan dago galeria, eta artista ospetsuen eta promesa gazteen artelanak ditu ikusgai, diziplina artistiko guztiak barne hartzen dituzten erakusketa interesgarriekin. Papera eta artista-liburuak nabarmentzen dira Artekoren bereizgarri gisa; izan ere, paper gaineko artelanetan espezializatuta dago hasiera-hasieratik, eta apustu horrek ezinbesteko erreferente bihurtu du galeria, euskarri horretan landutako proposamen bikainekin.
Bi areto dituen galeria enblematiko honek (arrapala original batek lotzen dituen altuera desberdinetan) bisitari ugari erakartzen ditu, gunearen giro berezian ibiltzen direnak, irizpide eta nortasun zorrotzez hautatutako artelan ederrez inguratuta. Eduardo eta Gonzalo Chillida, Esther Ferrer, Elena Asins, Miquel Barceló, Joo Myung Duck, H.R.
Giger eta beste artista ospetsu batzuek beren artelanak zintzilikatu dituzte bertan. Arteko Gallery dinamikoa da, eta arte-apustu erakargarriak ditu; horrela, bada, marka berdingabea da Arteko, kalitatezko arte garaikidea gogoko dutenentzat irekitako leiho bat.
Helbidea:
Iparragirre, 4 20001 Donostia