Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu

Hiri honen bihotzean Reale Arena dago, Realaren etxea alegia, non futbol partidak bizitzeko modua birdefinitzen duen VIP esperientzia batez goza dezakezun.

Zure esperientzia erRealena: Hospitality VIP

Imajinatu zer izan daitekeen Reala jokatzen ikustea Reale Arena-ren lekurik esklusiboenetatik. Hospitality VIP zerbitzuak esperientzia paregabe eta esklusiboa eskaintzen dizu, exijenteenentzat diseinatua. Iristen zaren unetik, giro lasaian murgiltzen zara, egun ahaztezina igaroko duzula bermatzen dizuten erosotasunez eta lehen mailako zerbitzuz inguratuta.

Partidaren emozioa gertutik sentitzen da, eta zelaiaren gaineko ikuspegi pribilegiatuak, jokaldi bakoitza ekintzaren erdian egongo bazina bezala bizitzeko aukera ematen dizu. Arreta pertsonalizatuak ziurtatu egiten du zure behar guztiei erantzuten zaiela, eta aukera ematen dizu ekitaldiaz inongo kezkarik gabe gozatzeko. Gainera, lurraldeko gastronomiarik onenaz gozatu ahal izango duzu, arreta handiz hautatutako tokiko zaporeekin zure esperientzia osatuz.

VIP eserlekuak eta Eremu Esklusiboak

Zelaiaren gaineko ikuspegirik onenak emateaz gain, VIP eserlekuek luxuzko eremu bat ere eskaintzen dute, zure esperientzia areagotzen duten zerbitzu osagarriekin lagunduta. Premium besaulkietatik hasi eta kalitate handiko catering zerbitzuraino, xehetasun bakoitza pentsatuta dago zure erosotasunik handienerako.

Tokirik nabarmenetako bat Premium Tunnel-a da. Zelaira atera baino segundo batzuk lehenago futbolarien tentsioa eta emozioa ikusteko aukera ematen dizu Ligako gune paregabe honek. Aldageletako tunelaren gaineko ikuspegi esklusibo honek ukitu berezi eta paregabea emango dio zure bisitaldiari.

Ardozaleentzat, Reale Arenako ardotegia espazio ezin dotoreagoa da, eta, bertan, ardorik onenak dasta ditzakezu, tokiko produktu gastronomikoekin batera. Txoko berezi honek estadioaren gaineko ikuspegi desberdina ematen dizu, ezin aproposagoa mokofin guztientzat.

Xarma eta Pribatutasuna duten espazioak

Reale Arenak "hospitality" eremu batzuk ere baditu, eta bertan dauden ikuspegi zoragarriak giro lasaiarekin eta zerbitzu esklusiboekin konbinatzen dira. Bai Korner Anoetak, bai Korner Zubietak esperientzia lasaia eskaintzen dute, zelaiaren gaineko ikuspegi diagonalarekin batera, partidaz giro informalagoan gozatzeko ezin hobeak biak.

Tribuna Nagusian eta Ekialdeko Tribunan dauden Palkoek estadioaren zabalerarik eta panoramikarik onena eskaintzen dute. Enpresen eta partikularren arteko sinergiak sorrarazten dituzun bitartean, palko hauek partidaz gozatzeko oso aproposak dira, espazio esklusibo eta erosoak baitira sozializatzeko edota negozioak egiteko.

Informazioa eta Kontratazioa

Reale Arenan esperientzia esklusibo hau bizitzeko, VIP - Hospitality eremuak partida jakinetarako sarrera solteak erosteko aukera ematen dizu, zure erosotasunerako eta gozamenerako bereziki diseinatutako hainbat tokitan.

Ezagutu futbola bizitzeko eta Realaren pasioa sentitzeko beste modu bat Reale Arenan! Bizi ezazu partida bakoitza inoiz ez bezala eta bihur ezazu bisita bakoitza ezin ahaztuko esperientzia.

Gaurkotasuna premium

    • Donostiako suite hoberenak: Luxua eta erosotasuna hiriaren bihotzean

      Kantauriko olatuen eta Belle Époque-ko xarmaren artean, Donostiak atsedenerako luxuzko txoko paregabeak eskaintzen ditu.
      Donostiako suite onenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Egonaldi bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen dituztenak.

    • Ezagutu Donostiako esentzia duten saltokiak eta eraman oroigarri paregabea

      Tradizioa eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dira Donostian.
      Hainbat bisitarik bilatzen duten benetakotasuna arnasten da bertako kaleen artean; izan ere, txoko bakoitzak istorio bat du kontatzeko.

    • Donostia: Foodientzako helmuga gastronomiko onena

      lanetako helmuga gastronomiko onena izendatua, hiriak munduko baloraziorik altuena du, 96'67ko gogobetetze-indizearekin, ‘Condé Nast Traveler’ argitalpenak nabarmendu duenez

    • Bizi ezazu ezin ahaztuzko VIP esperientzia bat Reale Arenan

      Donostiak Lehen Mailako futbol taldea du eta kokagune pribilegiatu batetik hura ezagutzera gonbidatzen zaitu.

    • Ardo eta goi joskintzako diseinu artean: Katxiña Upategia eta Balenciaga Museoa

      Ospetsua bere badia dotoreagatik, urrezko hondartzengatik eta mundu mailakoa den gastronomiagatik, Donostiak ez dio uzten turistak harritzeari.

    • Ezagutu Donostiako Luxuzko Atezainak: Esperientzia Ahaztezinen Zaindariak

      Donostiako bihotzean aurkitzen dira luxuzko atezainak, beti apal, baina hotelen industrian ezinbestekoak direnak.

    • Gozatu txakolinaz Hondarribian: upategi bat, hotel bat eta xarma handiko herri bat

      Donostiak, Euskal Herriko harribitxia denak, ardoa, natura eta kultura batzen diren esperientzia batean murgiltzera gonbidatzen zaitu, irtenaldi paregabea eskaintzen baitu.

    • Chillida 100 urte

      Arte Aberastasuna esploratuz: Donostiak Eduardo Chillidaren Mendeurrena ospatzen du 2024an.

    • Donostia Premium helmuga hazten ari da!

      Donostiaren turismo-erakarmenak bezero finei zuzenduriko produktu eta zerbitzu eskaintza sendotzen lagundu du.

    • Donostia, beste behin ere munduko lehena

      Donostia luxuzko eta gastronomiako bidaien epizentro.

    • Donostiako merkataritza oraindik ere erakargarria da esklusibotasuna maite dutenentzat

      Ongi etorri Donostiara, euskal kostaldeko harribitxira, bere xarma paregabeaz eta giro gastronomiko biziaz liluratuko zaitu eta.

    • Esperientzia Esklusiboak Zinemaldian: Zinema izarrek gogokoen dituzten Donostiako txokoak ezagut itzazu

      Zinemaldia, mundu osoko artistak eta zinemazaleak Donostiako hiri ederrean biltzen dituen jaialdi magiko hori, ateak zabaltzear dago beste behin ere.

    • Rekondo Jatetxea

      Munduko ardotegirik onenetako bat Donostian dago: Rekondo jatetxea. Ezagut ezazu.

    • Ez al dakizu TXAKOLINDEGI bat zer den?

      Ardoak eta mahai ona gogoko badituzu... zoratu egingo zaituzte.

    • Donostiako txoko ezkutua

      Donostiar guztiek ezagutzen duten txoko ezkutua du Santa Klara uharteak. Euskal Herrian hegoaldera begiratzen duen hondartza bakarra, hain zuzen ere.

    • Apartamentu ikusgarrienak zure oporretarako Donostian

      Ranking onenetan agertzen dira, kokapen pribilegiatuak, bista ikusgarriak...

    • Itzuli da Belle Époque Donostiara. Uztailak 1

      Aurten ere zaldi lasterketak itzuliko dira Donostiako Hipodromora. Uztailaren 1ean emango zaio hasiera udako denboraldiari, Belle Époque egunarekin.

    • Yoga artez betetako basoan

      Ezin da gehiago eskatu: natura betean dagoen yoga klasea, basoz eta Eduardo Chillidaren artelanez inguratua.

    Ikusi gaurkotasun osoa