KOFRADIA ITSAS ETXEA
  

Kofradia Itsas Etxea

Kofradia erabat sustraitutako erakundea izan da Donostiako Alde Zaharreko bizitza sozialean. Arrantzaleen Kofradia zaharraren eraikina eraberritu egin zen, eta gaur egun, eraikin horretan Bizkaiko Golkoko baxurako arrantzari buruzko guztia ezagutzeko esperientzia eskaintzen zaio bisitariari: denboraldiak, espezieak, datuak, teknikak, arteak eta arrantzale baten bizimodua. Jarduerak pertsonalizatzeko, egunean harrapatutako arraina kontsumitzeko eta industriak portuan bertan ekoitzitako kalitate handiko kontserbak erosteko aukera dago.

Helbidea:

Kaimingaintxo Plaza, 1 (portua) 20003 Donostia