Villa Favorita hotela

Gero eta antzekoagoa den mundu honetan, oraindik ere badira bereziak eta ezin ederragoak izatearen harrotasunari eusten dioten lekuak. Bere usain, zapore eta koloreagatik, eta Donostiako Kontxa pasealekuan duen kokalekuagatik, Villa Favorita leku berezia eta paregabea da, olatuen gorabeheren zein donostiarrek itsasoaren ondoan egiten dituzten joan-etorrien lekuko. Adults-only luxuzko hotel hau 2020an inauguratu zen. 23 logela ditu, Rafael Sitgesek dotoreziaz apainduak, eta eskaintza gastronomiko zoragarria, elkarren osagarri diren bi gune bereizitan: Villa Favoritako taberna eta Paulo Airaudoren Amelia jatetxea, 2 Michelin izar dituena. Proposamen horiek mundu osoko foodie-ak erakartzen dituzte. Duela gutxi, Relax & Beauty by La Perla zerbitzu berria inauguratu dute, ongizatearen eta edertasunaren santutegi bat. Hoteleko anfitrioien talde profesional eta hurbilak ongietorri beroa egingo die bezeroei, eta atsegin handiz erakutsiko dizkie ostatuko leihoetatik Donostia bisitatzean galdu ezin dituzten leku guztiak.

Premium
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.