Estrellas Michelin
IBAI jatetxean, euskal sukaldaritzaren esentzia aurkituko du bisitariak Donostiaren bihotzean. Paulo Airaudo da zuzendaria, eta Michelin izar bat du. Tokiko eta sasoiko produkturik onenek merezi duten bikaintasunaz mahairatzen dute tradizioa bertan. Gure baserri, lonja eta baratzeetako lehengaiekiko errespetua dago plater bakoitzaren oinarrian: produktuak egunero hautatzen dituzte, benetako esperientzia gastronomiko bat eskaintzeko. Tabernako pintxoen eta plater landuagoen bidez, Donostia gastronomia munduko hiriburuetako bat izatera eraman duten zaporeak ezagutzera gonbidatzen gaitu IBAIk. Ezinbesteko txokoa, benetakoa dena bilatzen dutenentzat.