Donostiako Aquariuma Donostiako Aquariuma Donostiako Aquariuma Donostiako Aquariuma Donostiako Aquariuma Donostiako Aquariuma

Donostiako Aquariuma

Donostiako Aquariuma munduko onenetakotzat jotzen da. Hitzartutako Premium bisitak eskaintzen ditu, ilararik gabe. Gidari aditu batek itsas hondoaren sekretuak erakutsiko dizkizu, eta soilik langileak sar daitezen eremu teknikorako atea irekiko dizu. Berrogeialdi-guneak, laborategia, espezie desberdinentzako sukaldea eta ezkutuko txokoak bisita daitezke, baita bi solairuetan jendeari irekitako 32 akuarioak ere.

https://aquariumss.com/aquarium-premium/

Carlos Blasco de Imaz, 1 (Puerto) 20003 Donostia / San Sebastián

info@aquariumss.com

943 440 099

Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia Hiruzta Upategia

Hiruzta Upategia

Hondarribia historikoan, familiaupategi honek hamazazpi hektarea mahastiz inguratutako finka batean egiten ditu txakolinak, bertako mahats-barietatearekin. Neurrira egindako bisita pribatuak eskaintzen ditu, dastatze pertsonalizatuak antolatzen ditu bere txakolinekin, bertako eta sasoiko produktuekin egindako pintxoekin lagunduta. Gainera, eguna biribiltzeko, aukera eskaintzen du bere wine barrean edo Sutan erretegian bazkaltzeko; bertan, hurbileko eta sasoiko sukaldaritza egiten da, parrilla protagonista dela. Benetako gozamen gomendagarria turista enogastronomikoentzat.

https://www.hiruzta.com/

Barrio Jaizubia, 266 20280 Hondarribia

reservas@hiruzta.com

943 104 060

BRAI-Kantauri BRAI-Kantauri BRAI-Kantauri BRAI-Kantauri BRAI-Kantauri BRAI-Kantauri

BRAI-Kantauri

BRAI-KANTAURI 2020an sortu zen, Gipuzkoako kostaldearekiko —historia eta paisaia ikusgarriak— pasioa bidaiariak zoriontsu egiteko ilusioarekin uztartzearen emaitza gisa. Horretarako, BRAIk hainbat esperientzia nautiko eskaintzen ditu, ahalik eta erosoenak, eta xehetasun eta arreta handienaz hornituak, eta bidaiarien beharretara ahalik eta gehien egokituta. Iraupen guztietako birak egin daitezke, bi ordutik hasita, eta neurrira prestatutako itsas jardunaldi osoak ere eskaintzen dira. Tokiko produktu gastronomikoekin egindako menu bereziak ematen dituzte, chef profesionala den kapitainaren eskutik. Ezin hobea da urteurren bat ospatzeko, bikotekidearekin ilunabarra ikusteko, badiatik su artifizialak ikusteko edo Jazzaldia itsasotik entzuteko. Zure ametsa bada, BRAIk gauzatu egingo du.

https://brai.eus/

Mollaberria 20000 Donostia / San Sebastián

brai@brai.eus

652 705 174 / 658 723 194

Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa Chillida Leku Museoa

Chillida Leku Museoa

Chillida Leku munduan parekorik ez duen museoa da. Eduardo Chillida eskultore gipuzkoar unibertsalak sortu zuen, artean bizi zela. Bertan, eskultorearen obra naturaren erdian dago, paisaian erabat integratuta, betidanik haren osagaietako bat izan balitz bezala. Artistak berak zaharberritutako XVI. mendeko Zabalaga baserrian, berriz, artistaren obrarik intimoenak daude ikusgai, Chillida Lekuko esperientzia osatzeko. Museoak premium bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, Chillida familiako kideen eskutik. Esperientzia ahaztezina, zinez.

https://www.museochillidaleku.com/

Jauregi Bailara, 66 20120 Hernani

reservas@museochillidaleku.com

943 355 959

Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa

Jostun handiaren jaioterrian, museo honek Balenciagak goi-mailako joskintzaren munduan egindako ibilbidea islatzen du; ibilbide horren lehen 20 urteak Gipuzkoan egin zituen eta, ondorengoak, Parisen. Bere bilakaera 4.500 piezako baino gehiagoko bilduma bikain batean erakusten da –hasierako urteetan egin zituen pieza asko daude–. Museoak bisita pertsonalizatuak eskaintzen dizkie premium bezeroei. Bisita horiek adituek gidatzen dituzte arratsaldetan, ateak itxi ondoren, bai eta gauetan ere; horrez gain, beste arte batzuekin konbinatutako esperientziak eskaintzen dira, hala nola musika edo dantza eta arte enogastronomikoak.

https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/

Aldamar Parkea, 6 20808 Getari

info@fbalenciaga.com

943 008 840

Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea Katxiña Upategia Jatetxea

Katxiña Upategia Jatetxea

Katxiña Upategian euskal kostaldeko gastronomia guztia batzen da. Zatoz 1969tik gastronomiari lotuta egon den familia baten etxera, eta ezagutu haien upategian egiten duten ardo zuria: Katxina txakolina. Upategia bisitatu eta dena ikasiko duzu ardo jator eta harrigarri honi buruz. Dastatu txakolina tokiko produktuekin, eta, jatetxean, txingarretan egindako arrain eta haragiak.

https://bodegakatxina.com/

Barrio Ortzaika, 20 20810 Orio

info@bodegakatxina.com

943 580 166

Real Sociedad Estadioa Real Sociedad Estadioa Real Sociedad Estadioa Real Sociedad Estadioa Real Sociedad Estadioa Real Sociedad Estadioa

Real Sociedad Estadioa

Real Sociedad Estadioa Ligako klub zaharrenetako baten etxea da, Realarena. Modu esklusiboan bisita daitezkeen estadio moderno eta enblematikoenetako bat da. Zur eta lur utziko zaituen premium esperientzia bat. Partidarik ez dagoen egunetako VIP esperientziak gure etxea ezagutzeko gehien eskatzen diren ekitaldietako batzuk dira. Bisitariak ongietorriko pack bat jasoko du, gidari batek Real Sociedad Estadioko gune enblematikoenetan barrena lagunduko du, esperientzia errealagoa biziko du bisitaldi birtual batekin, cocktail atsegingarri bat dastatuko du bere lagunekin leku esklusibo batean, eta beste jardueraren bat ere antolatuko diogu estadioaren barruan.

https://hospitality.realsociedad.eus/es/

Anoeta, 1 20014 Donostia / San Sebastián

events@realsociedad.eus

943 462 833

MIMO MIMO MIMO MIMO MIMO MIMO MIMO

MIMO

Mimo Bite The Experience sukaldaritza-eskolak, María Cristina Hotel enblematikoan dagoenak, sukaldaritza-ikastaroak, tour gastronomikoak, afari pribatuak, teambuilding-lantegiak eta mota guztietako ekitaldi gastronomikoak eskaintzen ditu. Esperientzia handiko bi chef profesional ezagun dira eskolaren buru, eta bezeroa etxean bezala sentitzeko behar den guztiaz hornituta dago. Gure eskualdeko tokiko produkturik onenak erabiltzen ditugu, bezeroek esperientzia paregabe eta ahaztezin honetaz goza dezaten.

https://mimo.eus/es

Okendo, 1 20004 Donostia / Sebastián

info@mimo.eus

943 062 018

Navegavela Navegavela Navegavela Navegavela Navegavela Navegavela Navegavela Navegavela

Navegavela

Itsasotik zure helmuga turistikoaren kostaldea ezagutzea, belaontzian edo ontzi motordunean, txangoa ahaztezin egingo duten arretaxehetasunekin, horixe da 2000n sortutako Navegavela enpresaren zeregina. Askotariko alokairu-ontziak ditu, patroidunak edo patroirik gabeak, bidaiarien kopuruari, interes turistikoei eta eskatutako kalitate handiari egokituak. Ontziak Donostiako eta Hondarribiko kirol-portuetatik ateratzen dira batik bat, eta Bizkaiko kostaldera ere iristen dira.

https://www.navegavela.com/

La Lasta kirol-portua, 1 20009 Donostia

info@navegavela.com

648 183 037

Oribay Tours Oribay Tours Oribay Tours Oribay Tours Oribay Tours Oribay Tours

Oribay Tours

Kontxako Badiaren itsas ondarera hurbiltzeko proposamen bakarra, pertsonala eta ezberdina. Oribayk ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu, erabiltzaile bakoitzaren profilera eta itsas munduaren ezagutzara egokituta. Itsas ingurunearekiko interakzioa da bere proposamenaren muina: inguratzen gaituenarekiko errespetua erakutsi, irakatsi eta sustatzen duen ihesaldia. Hori guztia, patroi profesional eta gidari espezializatu baten eskutik. Patroiaren eta bezeroaren arteko harreman ona ezinbestekoa izango da dena ondo atera dadin. Patroia aliatu perfektua da, eta, naturarekin batera, une oro aholkatuko du arrantza-egunari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

http://www.oribay.tours/

Mollaerdia Kalea, 6, 20003 Donostia / San Sebastián

oribay@oribay.tours

666 29 30 57

Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing Ostarte Sailing

Ostarte Sailing

Enpresa 2017an sortu zen. Sortzaileek belaontzian nabigatzea maite zuten eta historia handiko egurrezko bi ontzi erosteko aukera izan zuten: Lucretia (1927) eta Tanit (1961). Tripulaziodun nabigazio-zerbitzua eskaintzen dute, neurrira egindakoa: egunero bi eta zortzi ordu bitarteko irteerak, asteburuak edo astesingladurak, bikote edo taldeentzat beren interesetara egokituta: portuetara bisitak, ikuspenak, estropadak, argazkiak, bilerak... Oso esperientzia esklusibo bat.

https://ostartesailing.com/

Paseo del Muelle, s/n 20003 Donostia / San Sebastián

info@ostartesailing.com

687 255 661

Donostia-San Sebastián Premium

Esperientziak

Pertsona gutxi batzuentzat gordetako bizipenak: ibilbide pribatuak, arte-topaketak, paisaia paregabeak eta benetako luxuak bakarrik eskain dezakeen zehaztasunez eta sentikortasunez diseinatutako uneak.
Premium
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.