Basque Destination-en katalogoak gure lurrean aurki daitezkeen Premium esperientziarik esklusiboenak hartzen ditu barne: berezko arima duten boutique hotelak; Michelin izardun jatetxeak, erroak gure lurrean sustraituta dituztenak; upategi berdingabeak, bisitaria eta haren zentzumenak harriturik uzten dituztenak; gure iraganeko eta oraingo historia jaso eta erarik berritzaileenean erakusten duten museoak; kultura-, natura- eta gastronomia-murgiltzeak, bertako gida adituen eskutik. «As locals, with locals, by locals» esaerak ederki adierazten du nola sentitzen diren gure bisitariak.
Erribera kalea 5 20750 Zumaia
info@basquedestination.com
943 326 306
Tenedor Tours bidaia-agentziak, 1997an sortu zenetik, kulturaren eta gastronomiaren alorretan interesgarriak diren neurrirako bidaiak antolatzen ditu, enpresa, talde eta banakoentzat. Enpresen ekitaldiak, pizgarriak eta bilerak (MICE) aholkatu eta kudeatzen ditugu. Txangoak, egonaldi korporatiboak, ibilbideak, tailerrak eta bisita bereziak antolatzen ditugu, bai leku sekretuetara, bai mundu osoan ezagutu arren sarbide esklusiboa dutenetara. Donostiako eta Euskal Herriko kulturaren eta gastronomiaren ikuspegi berdingabea, atsegina eta sakona eskaintzen dugu.
https://www.tenedortours.com/
Fermin Calbeton 27 - 1º 20003 Donostia / San Sebastián
info@tenedortours.com
609 467 381 / 943 436 321
Sortalde luxuzko DMC bat da, premium esperientzietan eta pizgarri eta ekitaldi korporatiboen kudeaketan espezializatua. Espainiako iparraldean eta Frantziako hego-mendebaldean du oinarria. Neurrira antolatutako bidaia pribatuak diseinatzen ditugu Euskal Herrian eta Errioxan (Bordelerako ere). Balioz hornitutako proposamen gastronomiko, kultural eta aisialdikoak sortzen ditugu, eta, emaitza sofistikatu eta natural bat lortzeko, xehetasun bakoitza zaintzen dugu. Gure ezaugarri nagusia esperientzia bakoitzaren diseinua da: gidari adituak, sarbide bereziak, gama altuko ibilgailuak eta neurrira egindako zerbitzuak. Malgutasunez gauzatzen ditugu gure esperientziak, luxuzko bidaien estandarrekin bat eginda.
info@sortalde.com
+34 747424995
Onartu gure cookieak esperientzia azkarragoa eta pertsonalizatuagoa izateko. Zure lehentasunak konfiguratu ditzakezu edo gure cookie politika.